Laudioko Udalaren asmoa zen sanrokeei buruzko herri galdeketa egitea Eusko Legebiltzarreko hauteskundeekin batera. Hala ere, Lehendakariak hitzordua aurreratu zuenez -irailaren 25erako- hainbat udal-tramite ezin izango dituzte bete eta galdeketa atzeratu behar izan dute.
Horren ondorioz, galdeketak bat egingo du balizko hirugarren hauteskunde espainiarrekin -abenduaren 25ean- edo, zuzenean, urtarrilaren 16 eta 22 bitartean deituko dute.
Hurrengo astean onartuko dituzte deialdiaren nondik norakoak; nortzuk izango dute parte hartzeko aukera, esaterako. Horretarako, ostiralean egingo dute udal osoko bilkura 10:30ean.