Aitor Rey laudioarrak ezin izan zuen irabazi aurtengo Laudio Sari Nagusi gorabeheratsua

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko abu. 30a, 08:39

Jaime Castrillok irabazi zuen pasa den larunbatean jokatutako XXVII. Laudio Sari Nagusia – Pablo Bilbao memoriala txirrindularitza proba. Lizarte taldeko txirrindulariak Aitor Rey (Infisport) laudioarrarengandik ihes egin zuen azken kilometroetan eta bakarrik helmugaratu zen.

Lasterketan zehar beroa izan zen protagonista, tenperatura altuaren ondorioz txirrindulari asko erretiratu baitziren. Hasieran osatu zen ihesaldiak helmugaraino heltzea lortu zuen, ibilbide menditsuari aurre egin eta gero.

Jaime Castrillok irabazi zuen pasa den larunbatean jokatutako XXVII. Laudio Sari Nagusia – Pablo Bilbao memoriala txirrindularitza proba. Lizarte taldeko txirrindulariak Aitor Rey laudioarrarengandik ihes egin zuen azken kilometroetan, azkenean bakarrik helmugaratuz.

Lasterketan zehar beroa izan zen protagonista, tenperatura altuaren ondorioz txirrindulari asko erretiratu baitziren. Hasieran osatu zen ihesaldiak helmugaraino heltzea lortu zuen, ibilbide menditsuari aurre eginez.

Istripu baten ondorioz, lasterketa neutralizatu behar izan zuten antolatzaileek, anbulantziak eta medikuak txirrindulari zauritua lagundu behar izan baitzuten. Lasterketa neutralizatua Laudiora heltzean, anbulantzia eta medikua itxaron eta lasterketa aurretik zegoen egoeran abiatu zen, ihesaldiak zeukan tartea errespetatuz.

Ibilbidearen azken gainan, Malkuartun, Jaime Castrillok erasoa jo zuen Aitor Reyrekin aurrera joz eta Laudioko ingurabidean azken erasoa jo zuen Lizarteko txirrindulariak, laudioarrarengandik ihes eginik eta helmugara bakarrik iritsiz.

Jaime Castrilloren atzetik Aitor Rey helmugaratu zen minutu erdira eta haren atzetik Antonio Angulok gainerako iheslarien arteko sprinta irabazi zuen hirugarren sailkatuz.

Sailkapena:

1. Jaime Castrillo (Lizarte) 3:09:40
2. Aitor Rey (Infisport)  34"-ra
3. Antonio Angulo (Gomur-Liébana 2017) 36"-ra
4. Jon Irisarri (Caja Rural - Seguros RGA) d.b.
5. Julián Barrientos (Infisport) d.b.
6. Alexander Unzueta (Ampo) d.b.
7. Asier Unanue (Ampo) 1:52-ra
8. Diego López (Fundación Euskadi - EDP) d.b.
9. Bernat Font (Infisport) d.b
10. Iñigo Ojeda (Telco'm Gimex) d.b.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide