Miren Larrion Gasteizko EH Bilduko udal taldeko bozeramailea eta Eusko Legebiltzarreko Arabako lehen hautagaia egon da Laudioko Baserritar Egunean tokiko ordezkariekin.
Zerrendaburu arabarrak Arnaldo Otegiren inhabilitazioa salatu eta adierazi du: “Hemen argi dago Otegi inhabilitatu nahi dutenak langileon eskubideak bermatzen dituzten Arabako Arau Foralak errekurritzen dituztenak direla; Toki Erakundeen aldeko Foru Arauak; Fracking-aren aurkako Legea; Etxebizitza duinaren aldeko Legea; Giza Eskubideen alde lanean aritzen diren elkarteen diru laguntzak..... errekurritzen dituztenak direla”.
Juan Jose Ibarretxeren babesa
Arnaldo Otegiren hautagaitzaren alde agertu dira hainbat pertsona adierazpen publikoaren bitartez eta sinatzaileen artean Juan Jose Ibarretxe laudioarra dago.