Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak Aiala Vidrio enpresa bisitatuko du astelehenean. Lehendakaria ez ezik Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua ere Laudiora hurbilduko da Aiala Vidrioko lantegiko azpiegiturak ezagutzera.
Euskal ordezkari publikoen bisitaren harira LAB sindikatuak elkarrateratzea deitu du 09:30ean enpresako sarreran. Sindikatuak prekarietatearen aurkako protesta gauzatuko du.