Laudioko udalbatzak soka luzeko gaia ixtear dago. Izan ere, astelehenean udal osoko bilkurak onartuko du Lanbide Heziketako Ikastetxea Eusko Jaurlaritzaren esku uztea doan, Ogasun eta Ondare, Funtzio Publiko eta lan Harremanetarako Arloetako Batzorde Informatiboren eta Jarraipen Batzordearen onespenaren ostean.
Modu horretan, publifikazioa gauzatzeko urrats erabakigarria hartuko dute. Urteko prozesua izan da Lanbide Heziketako Ikastetxea sare publikoan txertatzea. PSE-EEko gobernuak onartu zuen lege berria horretarako, eta indarrean dagoen gobernuaren eta udal taldearen arteko negoziazioak beharrezkoak izan dira.