Laudioko Jaien bigarren txanpa hasiko da gaur Canteca de Macao, Esne Beltza edo Su Ta Gar taldeei lekukoa emateko

Erredakzioa 2016ko abu. 24a, 09:08

Laudioko Jaien bigarren txanpa abiatuko dute gaur. Berakatz Eguna ospatuko dute eta hurrengo egunotan Koadrilen Eguna, Baserritar Eguna, Odoloste Eguna eta Kofradia Eguna edo Erroketxu Eguna, hurrenez hurren.

Koadrilek, udalak, kultur eta kirol elkarteek, kolektiboek edota kofradiak hainbat ekintza antolatu dituzte eta kontzertuei dagokionez gaur joko du Canteca de Macao taldeak eta ostiralean Su Ta Garrek. Gainera, antzerkia, bertso-saioak eta hainbat ikuskizun egongo dira herriko kaleetan.

Hemen ikusgai egitaraua:

Laudioko Jaien bigarren txanpa abiatuko dute gaur. Berakatz Eguna ospatuko dute eta hurrengo egunotan Koadrilen Eguna, Baserritar Eguna, Odoloste Eguna eta Erroketxu Eguna, hurrenez hurren.

Koadrilek, udalak, kultur eta kirol elkarteek, kolektiboek edota kofradiak hainbat ekintza antolatu dituzte eta kontzertuei dagokionez gaur joko du Canteca de Macao taldeak eta ostiralean Su Ta Garrek. Gainera, antzerkia, bertso-saioak eta hainbat ikuskizun egongo dira herriko kaleetan.

Hemen ikusgai egitaraua:

Berakatz Eguna, asteazkena

9:30 // Eskupilota partidak Lamuzako Frontoian

10:00 // Haurrentzako jolasak Lamuza parkean, 14:00ak arte

10:30 // XIII. 3 X 3 Hockey Txapelketa haurrentzat Laudio BHIn

11:00 // Xake partida arinak, Aldai Plazan 

11:00 // Familiagunea Txosnagunean (puzgarriak, jolasak…)

11:30 // Sokaren hasiera adinekoen egoitzatik

4:00 // Sokaren amaiera eta aurreskua Herriko Plazan

15:00 // Senidetasun bazkaria Lamuza Parkean

16:30 // Haurrentzako jolasak Lamuza parkean, 19:00ak arte

17:00 // XVI. San Roke Hockey Txapelketa herrikoia Gardeako kiroldegian

17:00 // Erraldoi eta buruhandien kalejira, Lankaietako Lagunak taldeko txistularien eta Laudioko Gaiteroak taldearen laguntzaz

17:30 // Dantza plaza Patxi Perez taldearen eskutik

18:00 // “Numenes” txotxongilo antzezlana Herriko Plazan

19:00 // Kantukada Herriko Plazatik hasita

19:00 // Boleibol txapelketa Herritarra Aldai plazan

19:00 // “Mr. Pitxitxi” antzezlana Herriko Plazan

20:00 // Feel Acoustic musika taldea Zubiko Kurajon

21:00 // Iluntze musikatua: Aiaraldea Sound System txosnagunean

21:00 // The Song taldea, Zumalakarregi etorbidean

21:30 // Ume eta gazteentzako disko-festa, Alberto Acero Plazan

21:30 // Habanera Gaua Herriko Plazan Rondalla al sejo taldearen eskutik

21:30 // Gabarra jeitsiera

23:00 // Canteca de Macao taldearen kontzertua Zumalakarregi etorbidean

 

Koadrilen Eguna, osteguna

10:00 // Haurrentzako jolasak Lamuza Parkean, 14:00ak arte

11:00 // Familiagunea Txosnagunean (puzgarriak, jolasak…)

14:30 // Koadrilen Bazkaria Aldai plazan

16:30 // Haurrentzako jolasak Lamuza Parkean, 19:00ak arte

17:00 // Mus txapelketa Basalarrina elkartean, euskaraz

18:00 // Extreme Herri Kirolak, zezen-plazan

18:30 // Zaldi-proben San Roke Txapelketa udal probalekuan

19:00 // “Globe story” antzezlana Herriko Plazan

20:00 // Esne Potak taldearen kontzertua Zubiko Kurajon

20:00 // Kalejira Zo Zongorekin

21:00 // Bolero gaua Herriko Plazan El trio Veracruz-ekin

21:00 // Iluntze musikatua Txosnagunean Aneguria eta Lapikoklikaren eskutik

21:30 // Disko-festa Zubiaur plazan 2:00ak arte

21:30 // Ume eta Gazteentzako disko-festa Alberto Acero Plazan

22:00 // Guda Dantza taldearen kontzertua Txosnagunean

23:00 // Erromeria Herriko Plazan Lotxo taldearen eskutik

00:00 // Tremenda jauria Txosnagunean

1:30 // Erromeria Txosnagunean Izerdi Gorria taldearekin

 

Baserritar Eguna, ostirala

9:00-14:30 // Produktuen erakusketa eta salmenta Zumalakarregi etorbidean

10:30 // San Roke Bola Lehiaketa Nagusia, San Roke Bolatokian

11:00 // Pintxo Gargantua Herriko Plazan, 14:00ak arte

11:00 // Familiagunea Txosnagunean (puzgarriak, jolasak…)

12:00 // Pintxo eta Igel-toka txapelketak Pio XII kalean

12:00 // Dantzak Zumalakarregi etorbidean

12:00 // Animazioa Beti-jai fanfarrearekin, 15:00ak arte

14:30 // Herri Bazkaria elizako arkupeetan

17:00 // Erraldoi eta buruhandien kalejira

17:00 // Jolasgune erraldoia Txosnagunean

18:00 // Pintxo Gargantua Herriko Plazan, 20:00ak arte

18:00 // Artzain Txakurren XX. San Roke Lehiaketa eta Artzain Txakurren XII. Bixente Urkijo Lehiaketa, Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbio bertsolariekin

18:30 // San Roke idi-probak udal probalekuan

19:00 // “Ongi etorri Findemundo” antzezlana Herriko Plazan

20:00 // DJ Session Zubiko Kurajon

21:00 // Iluntze musikatua Txosnagunean "Ez aurkeztuak!" taldearekin

22:00 // Kontzertua Herriko Plazan San Roke Musika Elkartearen eskutik

23:00 // Techno Festa Alberto Acero plazan, Beat musika elkartearen eskutik

23:30 // Heroes de la Antartida taldearen kontzertua (Mecano taldearen tributua) Zumalakarregi etorbidean

24:00-3:30 // Alkoholemia analisiak eta substantzien analisiak, Txosnagunean (Sasoia eta Ai Laket elkarteen eskutik)

23:00 // Kontzertuak: Siroka eta Su Ta Gar

2:30 // Joxe Replay taldearen kontzertua Txosnagunean

 

Odoloste Eguna, larunbata

11:00 // Diana

11:00 // Hasiberrientzako entzierroa 

11:00 // Pintxo Gargantua Herriko Plazan. 14:00ak arte

11:00 // Familiagunea Txosnagunean (puzgarriak, jolasak…)

12:00 // Animazioa Beti Jai fanfarrearekin, 15:00ak arte

12:30 // Entzierroa eta bigantxak

13:00 // Animazioa Laudioko Gaiteroen eskutik

13:30 // Txistularien XXXVII. San Roke Alardea elizako arkupeetan

15:30 // Elite mailako “XXVII. Laudio Saria-Memorial Pablo Bilbao”  lasterketaren irteera, Zumalakarregi etorbidean 

16:00 // Pasaboloko VII. San Roke Txapelketa, Lamuza Parkeko bolatokian

16:00 // “Hiru oholtza” modalitateko XXX. Bola-joko Txapelketa, Lamuza parkean

17:00 // Erraldoi eta buruhandien kalejira

17:00 // Kalba modalitateko San Roke Bola-joko Txapelketa, Lamuza parkeko bolalekuan

18:00 // Errekortarien erakustaldia, Zezen plazan

19:00 // Pintxo Gargantua Herriko Plazan, 21:00ak arte.

19:00 // “Almacenez La Parisienne” antzerkia Herriko Plazan

20:00 // Animazioa Laudioko Gaiteroen eskutik

20:00 // Los Cinco Bilbainos taldea Herriko Plazan

20:00 // “Ez da kasualitatea” eraso matxisten aurkako bertso saio musikatua, Txosnagunean

20:00 // Odoloste-jana herrian zehar

23:30 // Esne Beltza taldearen kontzertua, Zumalakarregin

0:30 // VIII. Gantzontzilo eta kulero lasterketa Herriko Plazan

1:00 // Pankarten sari-banaketa Herriko Plazan

1:00 // Erromeria Honat-ekin, Zumalakarregi etorbidean

1:30 // Kalejira Burrunda taldearekin

2:00 // Disko-festa Txosnagunean

 

Erroketxu Eguna, igandea

09:00 // Kalejira Ekin Joleakekin

10:00 // Pintxo Gargantua

11:00 // Diana

11:00 // Prozesioa

11:00 // Hasiberrientzako entzierroa 

12:30 // Entzierroa eta bigantxak

12:30 // San Roke Musika elkartearen kontzertua Herriko Plazan

13:00 // Animazioa Laudioko Gaiteroen eskutik

14:00 // San Roke Kofradiaren bazkaria, Elizako arkupeetan

17:00 // Erraldoi eta buruhandien kalejira

18:00 // Zekorketak pikatzaile gabe, zezen-plazan

20:00 // Animazioa

21:30 // “Itsasoaren emazteak” dantza eta musika emanaldia 

23:00 // Erromeria: Joselu Anaiak, Zumalakarregi etorbidean

23:30 // Kalejira Institututik eta Erroketxuren erreketa herriko plazan

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide