Ibone Sanchez laudioarrak Lantadillako triatloia irabazi zuen pasa den larunbatean eta Banyolasen izango den Espainiako txapelketarako prestaketetan gogor jarraitzen du lanean.
Laudioko triatloilariak lasterketa bikaina burutu zuen Palentziako triatloian, hasieratik lasterketa buruan jarriz eta ibilbidean aurrera joan ahala, haren jarraitzaileekiko aldea handituz.
Azkenean ia zazpi minutuko aldea atera zion bigarren sailkatu zen Sharon Belen Garciari eta bederatzi minutuko aldea hirugarren izan zen Sara Regidorri.
Espainiako txapelketan lehiatzeko prestaketa
Ibone Sanchezek begiz jota dauka hurrengo irailaren 4an izango den Espainiako txapelketa. Lasterketa Banyolasen izango da eta Espainiar estatuko triatloi onenekin lehiatzeko aukera izango du distantzia olinpiarrean.
Kirolariek 1.500 metroko igeriketa saioa, 39,6 kilometroko txirrindula saioa eta 10 kilometroko lasterketa izango dituzte aurretik goizeko 09:15tan hasita.
Hala ere, aurreko egunean, Ibonek Europako taldekako triatloi txapelketan parte hartuko du Diablillos de Rivas taldearekin.