Laudio Saria txirrindularitza probak 23 urte azpiko eta elite kategorietako txirrindulariak batuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko abu. 23a, 08:08

Abuztuaren 27an, Laudioko jaietako Odoloste egunean, XXVII. Laudio Saria txirrindularitza proba izango da eskualdean. Laudio Sariaz gain, Pablo Bilbaoren omenezko lasterketa egingo dute.

Euskal txapelketaren egutegiaren barruan dagoen lasterketa da Laudiokoa eta irteeran 23 urte azpiko eta elite kategorietako txirrindulariak egongo dira. Lasterketa arratsaldeko 15:30ean irtengo da Zumalakarregi kaletik eta Laudioko ingurabidea zeharkatu ondoren 3 bira emango dituzte Okondo, Zuhatza, Arespalditza eta Gardeatik.

Datorren abuztuaren 27an, Laudioko jaietako Odoloste egunean, XXVII. Laudio Saria txirrindularitza proba izango da eskualdean. Laudio Sariaz gain, Pablo Bilbaoren omenezko lasterketa izango da.

Euskaldun txapelketaren egutegiaren barnean dagoen lasterketa da Laudiokoa eta irteeran 23 urtez azpiko eta elite kategoriatako txirrindulariak egongo dira. Lasterketa arratsaldeko hiru terdietan irtengo da Zumalakarregi kaletik eta Laudioko ingurabidea zeharkatu ondoren 3 bira emango dituzte Okondo, Zuhatza, Arespalditza eta Gardeatik pasatuz.

Hiru birak bete ostean Okondora abiatuko dira Garate gaina pasatuz eta Malkuartuko gainetik pasatuko dira Laudiora bueltatuz eta Laudiora heltzean, herriko ingurabideari buelta eman eta Zumalakarregi kalean helmuga izango dute.

Mendiko saria, berritasuna

Ibilbide gorabeheratsua izango dute txirrindulariek 135 kilometrotan zehar, Garateko gaina 4 aldiz igo beharko baitute eta helmugatik kilometro gutxira Malkuartuko gaina izango dute, tropelean zatiketa ugari egoteko aukerekin.

Aldapa ugari egonda, aurtengo berritasuna mendiko saria izango da, Malkuartuko eta Garateko lau igaroaldiak puntuatuz.

Antolatzaileek, txirrindulariek ikuskizun polit bat eskaintzea espero dute aurreko urtean Movistar taldeko Jorge Arcasek irabazitako lasterketan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide