Maiatzean onartu zen Zubiko etxearen ingurua hobetzeko proiektu orokorra, eta bere aurrekontua 227.100 eurokoa da. Bi atal biltzen ditu proiektuak: urbanizazio orokorra, alde batetik, eta haurrentzako ur-jolas baten intalazioa, bestetik. Parkea haurrei bideratzea da asmoa eta ur-instalazio berritzaile hori aukeratu dute horretarako.
Urbanizaio lanak
Irailean hasiko dira urbanizazio lanak eta hiru hilabetez luzatzea aurreikusi dute.
Lau enpresen eskaintzak jaso ditu udalak eta azkenik Asfaltos y Construcciones Morga SL enpresari esleitu dio 166.500 euroko kontratua.
Enpresak bi hobekuntza sartu zituen bere eskaintzan, zuhaitzen azterketa zehatza egitea eta irisgarritasuna hobetzea, alegia. Hobekuntza horiek, 4.200 eta 12.000 eurotan baloratuta daude, baina ez dute udalarentzat kosturik izango.
Haurrentzako ur-jolasaren instalazioa
Behin urbanizazio lanak bukatuta, haurrentzako ur jokoa instalatzeari ekingo diote. Kontratu hori Arrizabal Elkartea SL enpresari esleitu zaio 47.916 eurotan. Kasu horretan lanak bukatzeko epea lau hilabetekoa izango da.