Udalak berritze lanak gauzatuko ditu herriko hiru ikastetxetan

Laudioko Udalak berritze lanak abiatuko ditu uda partean Latiorro eskolan, Aretako Fabian Legorburu eskolan eta Helduen Hezkuntza Iraunkorrerako Zentroan. 160.000 euroko diru-saila erabiliko du horretarako.

Lanen balioaren %60, 96.000 euro, eskuratu dute Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatzeko deialdian. Gainerakoa, 64.000 euro,  udal aurrekontutik bideratuko da.

HHIZ

Helduen Hezkuntza Iraunkerrako Zentroan kanpoaldeko arotzeria aldatuko du Gasteizeko Martinez de la Hidalda arotzeria metaliko enpresak. Lanak uztaila erdialdean hasi ziren eta 63.000 euroko aurrekontua dute.

Latiorro Eskola

Latiorro Eskolako suteen aurkako instalazioa egokitu eta handituko du Asuako Sercoin empresak 21.000 euroko aurrekontua baliatuta.

Horrez gain, Lehen Hezkuntzako ikasleentzako jolastoki estalia sortzeko proiektuaren lehen fasea gauzatuko da. 44.620 euro erabiliko ditu Basauriko Ingura 2014 enpresak hobetzeko erabiltzen den Haur Hezkuntzako oinplano bakarreko eraikineko estaldura.

Aretako eskola

Aretako Fabian Legorburu eskolan azkenik, 31.000 euro erabiliko dira eraikin zaharreko berogailu zirkuituak estaltzeko. Lanak egiteko gutxi barru esleitzea espero du Udalak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide