Juan Ramon Martin Menoyo Espainiar Estatuko Kanpo Zerbitzuko langileak jakinarazi du Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak zigortu nahi duela greba egiteagatik.
Momentuz diziplina neurriaren aurkako helegitea jarri du.
Laudioarrak 32 eguneko gose greba burutu zuen ekainean Riaden (Saudi Arabian) Kanpo Zerbitzuan gertatzen diren gehiegikeriak eta irregulartasunak salatzeko. Horrez gain, lanean 2 eguneko greba egin zuen eta horregatik zigorra ezarri nahi diote.