Urtero-urtero, berebiziko ahalegina egiten du Laudio Udalak dirua oztopo bat izan ez dadin euskara ikasteko orduan. Horri lotua, joan den abuztuaren 3an onartu berri diren bekak ditugu, ikasturtean zehar euskara ikastaroa egin zutenentzat. Gaur, erabaki haren berri eman zaio udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari.
Erabaki horretan jasota dauden datuei begira, zorioneko albistea da 149 ikasleri laguntza eman zaiolako.
Arrakasta horretan, seguru asko, zerikusia izango du euskara bekekin udalean aplikatzen ari den politika edo apustua: guztiei matrikularen %50 itzultzea eta %100 lanean ez daudenei.
Poztekoa da ikustean nola gure euskaldun kopurua urtetik urtera gora doan gure herrian. Hortik aurrera, erabiltzea besterik ez dago...
Gogoan izan udako euskara ikastaroetarako ere bekak emango direla eta eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 18a izango dela.