Egunero egongo dira umeentzako ekintzak Laudioko Jaietan

Erredakzioa 2016ko abu. 15a, 10:42

Umeei zuzendutako eskaintza nabarmena egongo da aurtengo jaietan. Txosnagunea izango da haurrei begirako ekintza gehien bilduko dituen gunea.

Gaur ez beste egun guztietan “Familiagunea” egongo da goizean, 11:00etatik aurrera.Puzgarriak, jolasak eta tailerrak egongo dira bertan. Baina horiek ez dira izango ekintza bakarrak. Horren adibide dira abuztuaren bihar Algaratsuak koadrilak egiten duen gastronomia lehiaketa, egun berean egongo den “Tomaxen abenturak” pailazo ikuskizuna eta Irrien Lagunak taldearen emanaldia (abuztuak 27an).

Aipatzekoak dira baita haurrei zuzendutako karaokeak: bihar eta etzi egingo dira, 17:00etan eta 20:00etan, hurrenez hurren. Biak ala biak Zubiaur Plazan izango dira. Berakatz egunean, berriz, disko-festa egongo da ume eta gazteentzako, toki berean.

Lamuza Parkeko jolasak
Jaien bigarren zatian Lamuza Parkera zabalduko da eskaintza. Umeentzako jolasak egongo dira bertan goizez (10:00-14:00) zein arratsaldez (16:30-19:00).  Pintxo-gargantuaz gozatzeko aukera egongo da baita. 26tik aurrera egongo da panpin erraldoia Herriko Plazan, goizez eta arratsaldez.

Ikusi jaietako egitarau osoa hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide