2.000 euro bideratuko ditu Laudioko Udalak herriko merkataritza guneetan euskarazko errotulazioa jartzeko diru-laguntzak ematera. Herriko edozein merkatarik eskatu dezake laguntza hori, honako errotulazioetako bat egiteko: bere establezimendua identifikatzeko kanpoko errotulu orokor nagusia, toldo-errotulazioa edota ibilgailu industrialen errotulazioa.
% 70ko finantziazioa euskara hutsezkoei
Udalak % 70an finantzatuko du errotulazioa, baldin eta euskara hutsez egiten bada. Euskaraz eta beste hizkuntza batean egiten bada, berriz, % 35an finantzatuko da, betiere euskarak errotulazioan lehentasunezko toki bat izaten badu. Eskaera bakoitza 350 eurorekin finantzatuko da gehien jota.
Ikusi hemen laguntza hori eskatzeko baldintza eta xehetasun guztiak.
Urriaren 28ra arte dago eskaera egiteko epea. Formulario bat bete behar da horretarako (Udalaren web-gunean topatu daitekeena) eta udalean tramitatu.