Abian daude jada San Rokezarreko nagusien eguneko zentroko obrak. Eraikina margotu eta tabernako barra berritu dute jada, Isa Boveda zinegotziak jakinarazi duenez.
Obrak irailean amaitzea aurreikusi dute. Zentroko ile-apaindegia berrituko dute hilabete horretan. Komunetan ere obrak egingo dituzte, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako bat eraikitzeko. 50.000 euro baliatuko dira lan guztiak egiteko.
Isa Bovedak azaldu du badutela Fleming Kaleko zentroan ere berrikuntzak egiteko asmoa. Sukaldea konpontzea eta irisgarritasuna bermatzea izango litzateke lan horien helburu nagusia, zinegotziak adierazi duenez. Baina momentuz ez dago balizko obra horiei begirako proiektu edo data zehatzik.