“Berdintasun kit”-ak banatuko ditu Laudioko Udalak San Roke Jaietan. Odoloste Egunean banatuko dituzte, 600 guztira.
Bi kit mota banatuko dira, emakumezkoentzat bata eta gizonezkoentzat bestea. Kit-ek hainbat gauza izango dituzte. Alde batetik, txartel bat izango dute, zeinetan eraso sexisten aurrean erabiltzeko “autodefentsa feministako hainbat esaldi” topatu ahalko diren, telefono kontaktuen zerrendarekin batera. Jaietan banatu ohi den txapa morea ere egongo da kit-ean, eta baita txilibitu bat ere (emakumezkoen kasuan).
Bi kale-hezitzaile
Udaletik jakinarazi dute bi kale-hezitzaile arituko direla Odoloste Eguneko gauean kit horiek banatzen. “Gazteengana jai-giroan nola hurbildu lantzen urteak daramatzaten bi hezitzaile izango dira”, azaldu du Amets Meaza zinegotziak.