Kaleak hartuko dituzte berriz jai koadrila historikoek

Erredakzioa 2016ko abu. 5a, 11:41

Kiowas, Larrako Gazteak, Saguzarrak, Los X, Alaiak, Kilkerrak, Jatorrak, Diablos Negros... jende askorentzat izen horiek ez dute aparteko esanahirik. 40 urtetik gorako laudioar askorentzat, berriz, nostalgiaz betetako hitzak dira, Laudion 70-80. hamarkadetan egondako koadrilak baitira.

Kiowas, Larrako Gazteak, Saguzarrak, Los X, Alaiak, Kilkerrak, Jatorrak, Diablos Negros... jende askorentzat izen horiek ez dute aparteko esanahirik. 40 urtetik gorako laudioar askorentzat, berriz, nostalgiaz betetako hitzak dira, Laudion 70-80. hamarkadetan egondako koadrilak baitira.

Izen horiek oroitzetik berriz kalera ateratzerako saltoa eman du “koadrila historiko” horietako kide talde batek. Jada desagertuak dauden koadriletako kideen sare bat osatu dute, helburu zehatz batekin: aurtengo jaietan berriz kalera ateratzea. “Ez dugu protagonismorik bilatzen”, azaldu du ekimenaren sustatzaileetako bat den Fabian Hernandez Perezek, “jendeari lehen zeuden koadrilak ezagutzeko aukera ematea da gure asmoa”. Hainbat ekintza egingo dituzte horretarako, jaien lehen bi egunetan. Esaterako, “Koadrila historikoen kedada” egingo dute abuztuaren 15ean Alberto Acero plazan, 11:30ean. 16an beste zita bat jarri dute, toki berean. Bazkaria egingo dute gero, elizako arkupeetan. Arratsaldean eta gauean, berriz, 70 eta 80. hamarkadetako musika jarriko dute.

Web-gune propioa

Web-gune propio batean (aspaldikojaiak.wordpress.com) ari dira “koadrila historikoei” buruzko informazio eta argazkiak biltzen.  Hurrengo urteetan ere ekimena errepikatzeko asmoa dutela adierazi dute, aurten lehengo urtea izanda ez baitute lortu garai batean existitzen ziren koadrila guztietako kideak animatzea.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide