Langileek urtean 85 ordu gehiago lan egitea nahi du Guardianek, LABek salatu duenez

Erredakzioa 2016ko abu. 4a, 10:15

Sindikatuak jakinarazi du ez duela lan-hitzarmenaren akordioa sinatuko

Guardianen urteko jardunaldia 1.620 ordutik 1.728 ordura igo nahi duela salatu du enpresako LABen sail sindikalak. Sindikatuak adierazi du hitzarmenaren negoziazioaren puntu nagusietako bat zela jardunaldi efektiboa 1.642,5 ordutik 1.620ra jaistea negoziatzea.

Sindikatuak jakinarazi du ez duela lan-hitzarmenaren akordioa sinatuko

Guardianen urteko jardunaldia 1.620 ordutik 1.728 ordura igo nahi duela salatu du enpresako LABen sail sindikalak. Sindikatuak adierazi du hitzarmenaren negoziazioaren puntu nagusietako bat zela jardunaldi efektiboa 1.642,5 ordutik 1.620ra jaistea negoziatzea. Puntu hori beteko balitz langileak egunean 7,5 ordu lan egitera igaroko lirateke, ordaindu gabeko ordu erdiko atsedenaldi batekin.

Baina LABek salatu du enpresak aurkeztutako akordioaren zirriborroan  1.728 orduko urteko jardunaldia azaltzen dela, 216 lanegunetan banatuta, 8 ordu egunean. “Gaur egun daukagun jardunaldiarekiko 85,5 ordutako igoera dakar horrek”, azaldu dute sindikatuko kideek. “Negoziazio mahaian dauden beste kideek (enpresa eta sindikatuak) ziurtatzen dute langileei aplikatuko zaiena 1.620ko jardunaldia dela. Baina zirriborroan jartzen duenari begiratzen badiogu, hori enpresaren erabakien esku geratuko da”.

Soldata eskala bikoitza

Hortaz gain, sindikatuak azpimarratu du beste ondorio batzuk ere izango lituzkeela urteko jardunaldi igoera bat aplikatzeak: “Jardunaldia murrizteko eskaeretan edo ERTE hipotetiko batean, jardunaldiaren erredukzio edo suspentsioa 1.728 orduko jardunaldiaren arabera kalkulatuko litzateke”.

Igoerak soldata eskala bikoitza ezartzea ere ekarriko duela gaineratu dute sail sindikaletik: “baieztapen horiek egia badira, honek esan nahi du hemendik aurrera Guardian Laudio enpresan lanean hasiko diren langileei jardunaldi hau aplikatuko zaiela, eta beraz enpresan soldata eskala bikoitz berria aplikatuko dela”.

Aurreko guztia kontuan hartuta, LABek adierazi du ez dela “iruzur horren konplize” izango. Horregatik, sindikatuak ez du aurreakordioa sinatu eta dei egin die enpresako langileei  “horrelako baldintzak jasotzen dituen hitzarmena baztertzeko”.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide