Laudioko kirol instalazioetan hobekuntzak egingo dituzte udan

Laudioko Udalak herriko instalazioetan hobekuntzak egingo direla iragarri du, udan zehar itxita egongo direla aprobetxatuz. Lan garrantzitsuenak La Granja kiroldegian eta Aretako frontoian izango dira, baina horiek ez dira izango egingo diren obra bakarrak.

La Granjako kiroldegiak bost hobekuntza izango ditu

Laudioko Udalak bost hobekuntza iragarri ditu La Granjako kirol instalaziotan, guztira 38.300 euroko aurrekontuarekin.

Laudioko udalak herriko instalazioetan hobekuntzak egingo direla iragarri du, udan zehar itxita egongo direla aprobetxatuz. Lan garrantzitsuenak La Granja kiroldegian eta Aretako frontoian izango dira baina ez dira egingo diren obra bakarrak.

La Granjako kiroldegiak bost hobekuntza izango ditu

Laudioko udalak bost hobekuntza iragarri ditu La Granjako kirol instalaziotan, guztira 38.300 euroko aurrekontuarekin.

Lehena aldagela baten berritzea izango da. Alikatatu eta zoladura osoa aldatu egingo dute eta urtez urte kiroldegian dauden aldagelen alikatatu eta zoladurak aldatuko dituzte, azkenean bertan dauden zortzi aldagelak berriztatu arte.

Bigarrenik, igerilekuaren sarrera eta armairuak kokatzen diren gelaren zoladura ere aldatuko dute gresezko zoladura jarriz. Etorkizunean kiroldegiko beste instalazio batzuetan jartzea izango da helburua.

Hirugarrenik armailen azpian dauden biltegietako ateen hobetzeko lanak egingo dituzte.

Laugarrenik, eraikuntzaren hormigoizko estrukturan konponketak egingo dituzte. Pitzadura ezberdinak topatu dituzte baina larritasunik ez dutenak estrukturan. Hala ere estrukturaren azalaren erorketak egon daitezke eta hauek ekidin nahian, habeak hobetu egingo dituzte, espazio publikotan eta eraikuntzaren aurrealdean batez ere.

Azkenik kirol kantxetako armailetan dauden sabai-lehioak kendu egingo dituzte. Larrialdi kasuetan, ebakuazioaren ibilbidean daudenez, kentzea aintzat hartu du udalak eta metalezko egitura bat jarriz.

Aretako frontoian ere obra ezberdinak egingo dituzte

Orain arte lan ezberdinak dira Aretako frontoian. Herriaren pilota elkartearekin koordinazio lanetan,  larrialdietarako ateak eta kanpoko aparkalekua hobetu dira, baina beste lan batzuk egingo dira Aretako jaien eta denboraldiaren hasiera bitartean.

Batetik Santa Anako zelaietatik hurbilen dagoen horma irazgaiztu egingo da, bertan hezetasuna sartzen baita frontoira eta bestetik frontoia margotu egingo da.

Skate pista eta tenis kantxa

Skate pistak ere berritze lanak izan ditu, foru planeko obren bitartean. Hobekuntza ezberdinak egin dira eta elementu berri bat kokatu egin da skateparkean patinatu ahal izateko. Lan horiez gain,  iluminazioa ere hobetu egingo da pistetan.

Orain dela gutxi estreinatu zen tenis kantxak ere berritasunak izan ditzake etorkizunean. Pasaden abendutik tenis elkartearekin elkarrizketetan ari da udal gobernua eta tenis kantxa estaltzeko lana aztertzen ari da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide