Abuztuaren 3tik 12ra bitartean trafikoan aldaketak egongo direla jakinarazi du Laudioko Udalak, bando baten bidez. Motxotekalen izango dira aldaketak, kale horretan "premiazko zenbait obra" egingo direlako saneamendu hodietan.
Bihar, abuztuak 3, Motxotekalera doan auto-zirkulazioa Ardantzazar kaleko kontrako norabidetik bideratuko da. Motxotekaletik kanpora doazen autoen irteera, berriz, Ruperto Urkixo kaletik egingo da.
Hurrengo egunetan (abuztuaren 12ra arte) Motxotekalera doan auto zirkulazioa ohiko moduan izango da. Motxotekaletik kanpora doazen autoen irteera, berriz, Ruperto Urkixo kaletik egiten jarraituko da egun horretara arte.