Hirigintza komertziala sustatzeko diru-laguntza jaso du Laudioko Udalak eta hori baliatuko du Alberto Acero plazan eta Ibaizabal, Ezka eta Zubiaur kaleetan kautxuzko topeak jartzeko.
Horien bitartez ekidin nahi dute aparkatzen duten autoek espaloia inbaditzea eta merkatarien jarduera oztopatzea. Neurri horien isla Zubiaur kaleko eremu batean bistakoa da.
Guztira 23.958,68 euro eskuratu du udalak eta ekintzaileak, merkataritza zein ostalaritza kudeaketa eta zerbitzuak sustatzeko.