Kepa Sojok Korterraza zinemagile laudioarrak Euskera Saria eskuratu zuen Gasteizko Korterraza Jaialdian. Epaimahaia Geu Elkarteak, Oihanederrek eta Alea komunikazio proiektuak osatu zuten eta “Hileta” filma aitortzea erabaki zuten.
Ez da Laudioko zuzendariak eskuratutako lehenengo aitorpena. Izan ere, Kimuak katalogorako hautatu dute "Hileta" filma, eta Zinemaldian proiektatuko da. Zinemagile laudioarrak euskaraz eginiko lehen filma da.
[video:https://www.youtube.com/watch?v=n1AeGb9ezAk]