Uztaileko udalbatzan erabaki zuen Laudioko Udalak Maderas de Llodio enpresak duen zorra moldatzea. Izan ere, kooperatibak 115.330,13 euro zor dizkio erakundeari eta apirilean eskatu zion beste modu batean ordaintzea.
Berez, orain arte 73.638,37 euroko kuotak ordaintzen zituen hiruhilero eta apirilean bertan kitatu behar zuen azkenengoz. Hala ere, Maderas de Llodiok eskatu du negoziatzea.
Ondorioz, aho batez lortutako akordioari esker eta enpresak bizi dituen zailtasun ekonomikoak direla medio, 2026ra arte izango du zorra ezer ezean uzteko. Gainera, hiruhilero 2565 euroko kuotak ordainduko ditu.