Bizikletak aparkatzeko guneak ezarriko ditu udalak

Erredakzioa 2016ko abu. 1a, 11:23

Laudioko Udalak inbertsioa egin du txirrindulariek bizikletak aparkatu ditzaten. Bizikletentzako 19 aparkaleku unitate erosi ditu erakundeak, 2 plazako 12 unitate eta 8 plazako 7 unitate.

Urdabil 2000 enpresa hasi da instalatzen eta 3.944 euro jasoko ditu horren truke. Lanak irailean bukatuko dituzte eta udal web-atarian argitaratuko dute lekuen mapa.

Hurrengoak izango dira kokapenak:

Laudioko Udalak inbertsioa egin du txirrindulariek bizikletak aparkatu ditzaten. 19 unitate erosi ditu erakundeak, bi plazako 12 unitate eta 7 plazako bi unitate.

Urdabil 2000 enpresa hasi da instalatzen eta 3.944 euro jasoko ditu. Lanak irailean bukatuko dituzte eta udal web-atarian argitaratuko dute lekuen mapa.

Hurrengoak izango dira kokapenak:

  • Ugarte: igerilekuak, plaza, La Milagrosa eta Lamuza ikastetxeak, La Granja Kiroldegia.
  • Areta: Frontoia, ikastetxea, parkea, bide zaharrak, geltokia, Villosako errotonda.
  • Gardea: Gizarte Etxea, Katuxa Ibarra, Eroski, Apaloeta.
  • Latiorro-Herrigunea: Institutua, Herriko Plaza, Lanbide Heziketako aparkalekua, geltokia, Latiorro Ikastetxea, San Martin Futbol zelaia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide