Unai Albizua laudioarrak UCAM Murcian jokatuko du datorren denboraldian

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko uzt. 31a, 13:38

Murtziako futbol taldeak Unai Albizua fitxatu du datorren denboraldirako. Jokalari laudioarrak urtebeterako kontratua izango du eta talde murtziarraren atzealdea indartuko du Espainiako bigarren mailan.

Unai Albizuak 27 urte ditu eta pasa den urtera arte Bilboko Athletic Clubarekin lotura izan du. Laudion jokatu ondoren Athleticeko harrobira pasa zen jokatzera eta 2013/2014 denboraldian lehen taldearekin estreinatzea ere lortu zuen, Atletico de Madriden aurka.

Murtziako futbol taldeak Unai Albizua laudioarra fitxatu du datorren denboraldirako. Jokalari laudioarrak urte baterako kontratua izango du eta talde murtziarraren atzealdea indartuko du Espainiako bigarren mailako ibilbidean zehar.

Unai Albizuak 27 urte ditu eta pasaden urterarte Bilboko Athletic Clubarekin  lotura izan du. Laudion jokatu ondoren Athleticen harrobira pasa zen jokatzera eta 2013/2014 denboraldian lehen taldearekin estreinatzea ere lortu zuen, Atletico de Madrid taldearen aurka.

Jokatzeko aukera gutxi zituela ikusita, Athleticek Tenerife taldeari utzi zion jokalari laudioarra etabertan, minutu gehiago izatea lortu zuen. Denboraldia pasa ostean, Bilboko taldeak ez zion kontratua berritu eta bigarren mailan zegoen Leganes taldeak fitxatu egin zuen.

Lehen mailarako igoera

Leganesen ere partida ugari jokatu zituen, gehienak titular moduan. Gainera laudioarrak lehen mailarako igoera lortu zuen talde madrildarrarekin, Alaves eta Osasuna taldeekin batera.

Laudioko jokalaria atzelaria da eta erdilari edo ezkerreko erreiatik joka dezake. Hurrengo egunetan Murtziara heltzea espero du taldeak, Jose Maria Salmeron entrenatzailearen aginduetara jar dadin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide