Gauez etxera itzultzeko emakumezkoen brigadak egingo dituzte Laudioko Jaietan

Erredakzioa 2016ko uzt. 29a, 08:21

Laudioko Jaiei begira etxera joateko brigadak antolatuko ditu herriko emakume talde batek. “Zenbait ordu zehatz finkatu ditugu emakumeon 'kedadak' egiteko, modu seguru eta lasaian etxera lagunduta bueltatu ahal izateko”, azaldu dute taldeko kideek.

 

Laudioko Jaiei begira etxera joateko brigadak antolatuko ditu herriko emakume talde batek. “Zenbait ordu zehatz finkatu ditugu emakumeon “kedadak” egiteko, modu seguru eta lasaian etxera lagunduta bueltatu ahal izateko”, azaldu dute taldeko kideek.

 

Hitzorduak hurrengoak izango dira:

 

  • Abuztuak 15, astelehena:

01:00 / 03:00 / 05:00

 

  • Abuztuak 16, asteartea:

02:00 / 04:00 / 06:00

 

  • Abuztuak 17, asteazkena:

00:00 / 02:30

 

  • Abuztuak 24, asteazkena:

00:00 / 02:30

 

  • Abuztuak 25, osteguna:

02:00 / 04:00 / 06:00

 

  • Abuztuak 26, ostirala:

01:00 / 03:00 / 05:00

 

  • Abuztuak 27, larunbata:

01:00 / 03:00 / 05:00

 

  • Abuztuak 28, igandea:

01:00

 

Lamuza Plazan elkartuko dira, Zuentzat dendaren alboan, taldearekin harremanetan jartzeko, hurrengo posta elektronikora idatz daiteke: emakumexak@hotmail.com

 

Jarraikortasuna eta etorkizuna

 

Emakume talde horretako kideek azpimarratu dute ez datozela iaz txupinazoan egin zen ekimenaren lekukoa hartzera. “Txupinazoan bildutako emakume taldeari jarraikortasuna emateko saiakera egin genuen, jaiak amaitu eta hilabete batzuetara. Hortik sortu zen oraingo taldea”. Hala ere, ez dute euren jarduna jaietara mugatu nahi: “etorkizunari begira lan egiteko prestutasuna hartua dugu, emakume sare sendo bat osatzeko”.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide