Ze Esatek!, Zarpazo a Cicatriz eta The Middle Fingers taldeek joko dute Latiorron

Erredakzioa 2016ko uzt. 29a, 11:41

Latiorroko Jai Batzordeak aurkeztu egin du jada auzo horretako jaien egitarau gehiena. Irailaren 16tik 18ra bitarteko asteburuan ospatuko dira festak, eta ez dira gutxi egingo diren ekintzak hiru egun horietan auzoan. Ohikoan bezala, musika talde esanguratsuak egongo dira gau partean.

Latiorroko Jai Batzordeak aurkeztu egin du jada auzo horretako jaien egitarau gehiena. Irailaren 16tik 18ra bitarteko asteburuan ospatuko dira festak, eta ez dira gutxi egingo diren ekintzak hiru egun horietan auzoan. Ohikoan bezala, musika talde esanguratsuak egongo dira gau partean.

Ostiralean “Zarpazo! a Cicatriz” taldeak joko du. Cicatriz taldearen omenez sortutako taldea da; nahiko berezia, Cicatriz taldeko Natxo Etxebarrietaren anaia baita tributu horren abeslaria. Gauzak hala, 80. hamarkadako zenbait ereserki bergogoratzeko aukera paregabea eskainiko du taldeak.

Ondoren, The Middle Fingers igoko da oholtzara. Bi DJk, gitarrista eta trikitilari banak osatzen dute taldea. Euskal musika doinu elektronikoekin nahasten dute.

Larunbatean, berriz, Ze esatek! taldeak joko du. “Inoiz egin dugun diskoren onena” lan berria aurkeztuko dute gipuzkoarrek, eta euren beste hiru diskoetako abestiak ere joko dituzte. Hortaz gain, antolatzaileek aurreratu dute ostiral eta larunbatean herriko talde bana ere igoko direla oholtzara, baina oraindik ez dago konfirmatuta zeintzuk izango diren. Egitarau osoa irailean zabalduko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide