Berrikuntzaz beterik datoz Ugarteko Jaiak, belaunaldi aldaketagatik indartuta

Erredakzioa 2016ko uzt. 27a, 08:05

Uztailaren 29an hasi eta 31an bukatuko dira aurten

Belaunaldi aldaketa eman da Ugarteko Jai Batzordean, eta horren isla argia da Laudioko auzo horretako aurtengo jai egitaraua, berrikuntza ugari baitakartza aurreko urteekiko. Egitarau oparoa osatu dute jai batzordeko kideek, urte askotan antolatutako ekintzak ekimen berriekin uztartuaz.

Uztailaren 29an hasi eta 31an bukatuko dira aurten

Belaunaldi aldaketa eman da Ugarteko Jai Batzordean, eta horren isla argia da Laudioko auzo horretako aurtengo jai egitaraua, berrikuntza ugari baitakartza aurreko urteekiko. Egitarau oparoa osatu dute jai batzordeko kideek, urte askotan antolatutako ekintzak ekimen berriekin uztartuaz.

Zentsu horretan, aipagarria da herriko talde eta elkarteak inplikatzeko eginiko ahalegina: Kun-Kun batukadak, Los Arlotes-k edota Haime kirol elkarteak hartuko dute parte auzoko jaietan, besteak beste.

Aipatzekoa da baita asteburuan zehar egongo den musika eskaintza. Lau talde arituko dira guztira oholtzan: Bilbobillies eta Placton ostiralean, Berta Bittersweet eta Five Direction larunbatean. Disko-dantzak osatuko du bi gauetako eskaintza.

Egitarau osoa:

Uztailak 29, ostirala

18:00 // Txupinazoa, Ugarteko Plazan, KUN-KUN batukadarekin

[video:https://www.youtube.com/watch?v=ae-90gdJDjw]

19:30 // Argazki lehiaketa

20:00 // Poteoa Los Arlotes taldearekin

21:00 // Kontzertua: THE BILBOBILLIES

[video:https://www.youtube.com/watch?v=SZMziNde7bQ] 

22:30 // Kontzertua: PLACTON

[video:https://www.youtube.com/watch?v=1SvrKaITjm8] 

1:00 // Disko-dantza

Uztailak 30, larunbata

11:30 // Herri krosa: Haurrak eta kadeteak

12:00 // Beteranoen arteko futbol partidua: Goienuri-Ugarteren aurka, Areto futbol zelaian

13:00 // Poteoa trikitilariekin

14:30 // Herri bazkaria elizako arkupeetan

17:30 // Erakustaldiak: KICKBOXING, ZUMBA eta HAIME DANTZA

Haime kirol elkartearen eskutik, areto futbol zelaian

[video:https://vimeo.com/125196729] 

19:00 eta 20:00 // Futbito Txapelketaren finalak

21:00 // Kamiseta zozketa

21:30 // BERTA BITTERSWEET

[video:https://www.youtube.com/watch?v=p7HQu9DhUfc] 

23:30 // FIVE DIRECTION

1:30 // Disko dantza

Uztailak 30, igandea

11:00 // Baserritarren eta artisauen produktu erakusketa

12:00 // Txori txiolarien lehiaketa

12:00 // Paella lehiaketa

12:30 // Poteoa azeripo trikitixarekin

13:00 // Meza Ugarteko jaietan

13:30 // Olagarro dastaketa "El pozo" tabernan (Prezio bereziak)

14:00 // Paella txapelketaren sari banaketa

14:30 // Atzoko gazteentzako bazkaria

16:00 // Mus txapelketa, Txosnagunean

17:00 // Umeen eguna: Puzgarriak eta zezen mekanikoa

18:30 // Herri kirolen erakustaldia

20:30 // Odolosteak guztiontzat, Ugarte eta El Pozo tabernetan

21:00 // Camp estiloko dantzaldia

DISCKPLAY = DANTZATU

00:00 // Jaien amaiera traka

 

Jaien antolatzaileek Facebook kontua ere sortu dute, zeinetan antolakuntzaren nondik norakoen berri ematen ari diren: Ugarteko Jaiak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide