EHUko irakaslea Sergio Escribanok zuzendutako indusketek emaitza oparoak eman dituzte udan. Izan ere, bi eraikin berri topatu dituzte eta 30 txanpon inguru.
Eraikinak XIV. eta XI. edo XII. mendekoak dira, hurrenez hurre. Lehenengoak XIV. eta XV. mendeetan erabili zuten eta adituek oraindik ezin dute zehaztu zein zen bere eginkizuna. Litekeena da eliza edo leinuen dorrea izatea edo bien nahasketa. Sergio Escribanoren ustez, Gaztelako Erresumako familia garrantzitsu batek eraiki zuen.
Horren azpitik beste azpiegitura baten arrastoak topatu dituzte. Informazio gutxi eskuratu dute momentuz, baina bertan XIII. mendeko txanpona aurkitu dutenez, ondorioztatu dute garai horretan erabiltzeari utzi ziotela.
Guztira, 30 txanpon inguru agertu dira indusketetan eta Escribanoren ustetan, aurkikuntza horrek lagunduko du nola garatu zen leku horien prozesuak.