EH Bilduk mozioa aurkeztuko du gaur udalak “Mandela arauekin” bat egin dezan

Erredakzioa 2016ko uzt. 26a, 08:02

“Mandela arauekin” bat egitea eskatuko du gaur EH Bilduk Udal Osoko Bilkuran. Presoak Tratatzeko Oinarrizko Arauak 2015eko abenduaren 17an onetsi zituen Nazio Batuetako Asanblada Orokorrak, sinbolikoki Mandela izena jarriz.

Arauek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren printzipioak aintzat hartzen dituzte. Gainera, tortura eta bestelako tratu edo zigor anker, gizagabe edo iraingarrien kontrako jarrera hartzen dute oinarri.

“Mandela arauekin” bat egitea eskatu du EHBilduk Udal Osoko Bilkuran. Presoak Tratatzeko Oinarrizko  Arauak 2015eko abenduaren 17 onetsi zituen Nazio Batuetako Asanblada Orokorrak, sinbolikoki Mandela izena jarriz. Arauek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren printzipioak aintzat hartzen dituzte. Gainera, Tortura eta bestelako tratu edo zigor anker , gizagabe edo iraingarrien hitzarmena hartzen dute oinarri.

Arauetan, besteak beste, presoak etxetik gertu egoteko eskubidea jasotzen da. Horretaz gain, osasun tratamendu duina izateko eskubidea edota isolamendua soilik salbuespeneko kasuetan eta azkeneko errekurtso gisa aplikatzea adierazten dira.

Euskal presoen kasuan halakorik aplikatzen ez dela salatu du EHBilduk. Hori dela eta, mozioan arauak betetzeko konpromisoa eskatzen du. Hala, dispertsioarekin amaitu eta preso gaixoek tratu duina jasotzea, eta isolamendu egoeran dauden presoekiko elkartasuna adieraztea eskatu du koalizioak. Horretaz aparte, Nazio Batuen gomendioa jarraituz, uztailaren 18a presoen aldeko Mandela eguna izendatzea babestu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide