Espainiako Txapelketan brontzezko domina lortu du Geraxane Ussiak

Erredakzioa 2016ko uzt. 25a, 18:20

Gijonen jokatu zuten atzo 400 metroko Espainiako Txapelketaren finala eta Geraxane Ussiak lortu zuen podiumera igotzea berriro, brontzezko domina eskuratuta.

Urrezko domina Aauri Bokesa lasterkariarentzat izan zen, irabazle argia izan baitzen 53.44 segundoko marka eginda. Bere atzean, ordea, lehia handia izan zen dominak banatzeko. Laura Bueno izan zen bigarren 53.82 segundoko denborarekin eta Geraxane Ussia hirugarren 53.87 segundotan 400 metroak bete ostean.

Oso gertu heldu ziren Barbara Clambor eta Elena Morena, baina laudioarrak bi kirolari horiek gainditu zituen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide