Aurreko denboraldian, Badajozeko Santa Teresa taldean jokatu ondoren, Joana Euskal Herrira itzuliko da Oiartzuneko taldean jokatzeko. Defentsa lanetan ari den jokalariak sailkapenaren erdialdian amaitzea lortu zuen Extremadurako taldearekin eta hurrengo urterako asmoa Oiartzun taldearekin maila mantentzea izango da.
Laudion hasi, Athleticetik pasa eta Oiartzunen amaitu
Talde ezberdinetan izan den jokalaria da Joana Arranz. Areto futbolean hasi zen Lo+bederatzi taldean eta Ugaoko taldean jokatu ondoren zortzi urte egon zen Athletic futbol taldean. Aurreko urtean Santa Teresa taldean jokatu behar izan zuen, Athleticek baja eman ostean.