Renfek eta Adifek iragarri dute Laudioko tren geltokiko arotzeria lanak gauzatzear daudela.
Duela aste batzuk ekin zioten eraikineko goiko solairuko leihoak konpontzeari, zaharkituta baitzeuden, baina, bide batez, ateak margotu eta berritu dituzte.
Obrak gaueko ordutegian egiten ari dira eta eraikinaren egituran ez dute eraginik.