Laudioko Udalak azaldu du irailean zehaztuko dituela jaien datei buruzko galdeketaren kontu guztiak. Kultura arloko Batzorde informatiboan landuko dute prozesua alderdi guztien artean, eta bakoitzak proposamena egingo du.
Horrela, parte-hartzaileen adina, -16 urtetik gorakoek bozkatu dezaten eskatuko du udal gobernu taldeak-, non kokatuko diren mahaiak eta galdeketaren edukia zehazteke dago, besteak beste.
Batzordean adostutakoa udal osoko bilkuran onartu beharko dute, eta helegiteak jartzeko tartea egongo da.
Jaiak dauden moduan jarraitzeko aukera
Iaz jaien daten eztabaidarako lan taldeak lortutako ondorioak baliatuta 3 data proposatuko dituzte, printzipioz. Hala ere, jaien datak dauden moduan jarraitzeko parada ere egongo da.
Izan ere, aukera hori hautatu ahal izango dute herritarrek. Bestetik, oraindik ez dute erabaki zein izango den gutxieneko partaidetza bozketa lotesle izan dadin.
Eusko Jaurlaritzako hauteskundeak
Atzo aurreratu zuen udalak Eusko Jaurlaritzako hauteskundeak profitatuko dituela jendeak bozkatu dezan noiz nahi duten izatea San Roke Jaiak.