Atzo arratsaldearen bukaeran istripua jazo zen Vidrala enpresan, labe bat desmuntatzen ari zirelarik.
Noizean behin egiten duten kontrol neurria gauzatzen zuten bitartean, labeak huts egin zuen eta beira likido gori-goria isurtzen hasi zen. Langileak hasi ziren isurketa hozten urarekin, baina suhiltzaileen laguntza behar izan zuten.
Anbulantzia bat eta Laudioko Babes Zibilak ere parte hartu zuten larrialdian, baina ez zen zauriturik egon. Gauez suhiltzaile talde bat geratu da lantegian arazo gehiago ekiditeko.