Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bozkatuko dira Laudioko Jaien datak

Erredakzioa 2016ko uzt. 20a, 12:30

Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeetan bozkatuko dira Laudioko Jaien datak. Hala jakinarazi dute udaletik. Legebiltzarrerako ordezkariak hautatzeaz gain, Laudioko Jaientzako data egokienak zeintzuk diren ebatzi ahalko dute herritarrek, hauteskunde eskoletan horretarako espresuki jarriko diren boto-txartel eta hautestontzien bidez.

Hiru aukeren artean bozkatu ahalko da. Lehena: Jaiak Erroke Deunaren aurreko ostiralean hasi eta hurrengo asteko igandean bukatzea. Bigarrena: Jaiak uztailean ospatzea. Hirugarrena: abuztuaren 15ean hasi eta zazpi eta hamar egunean artean luzatzea.

[video:https://vimeo.com/143742840]

Jaien daten inguruan eztabaidatzeko sortutako lan-taldeak egin ditu hiru proposamen horiek. Ikasturtean zehar hainbat bilera ireki egin ditu lan-talde horrek, eta herriko eragile, elkarte, merkatari zein norbanako ugarik hartu dute parte eztabaida-saioetan.

Lan-taldeak hainbat irizpide hartu zituen kontuan hiru proposamenak garatzeko. Lehen mailako irizpide moduan zehaztu zituen etenik gabeko jaiak  izatea eta gutxienez asteburu bat eta ahal izanez gero bitan luzatzea. Bigarren mailako irizpideetan berriz, honakoak lehenetsi zituzten: jaiak abuztutik kanpo egitea, San Rokeren inguruan mantentzea eta Bilboko jaien egutegiarekin bat ez etortzea.

Udazkenean  egingo dira hauteskundeak, Eusko Legebiltzarretik oraindik data finkorik zehaztu ez duten arren.

[video:https://vimeo.com/145610240]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide