Esne Beltzak, Canteca de Macaok, Barón Rojok eta Mikel Urdangarinek joko dute San Roke Jaietan

Erredakzioa 2016ko uzt. 20a, 10:31

Laudioko Udalak sanroketako egitarauaren deialdi garrantzitsuenak aurreratu ditu gaur goizean; Esne Beltza, Canteca de Macao, Mikel Urdangarin eta Barón Rojo taldeak arituko dira herrian. Erakundeak hainbat talde eta elkarterekin antolatu du kultura eskaintza eta eskerrak eman dizkie orori.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=oM0yA9e6d1w&list=PL708F9E576BC4BE23&index=2 width:600 height:350]

Laudioko Udalak sanroketako egitarauaren deialdi garrantzitsuenak aurreratu ditu gaur goizean; Esne Beltza, Canteca de Macao, Mikel Urdangarin eta Barón Rojo taldeak arituko dira herrian. Erakundeak hainbat talde eta elkarterekin antolatu du kultura eskaintza eta eskerrak eman dizkie orori.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=oM0yA9e6d1w&list=PL708F9E576BC4BE23&index=2 width:600 height:350]

Jaiak abuztuaren 15ean abiatuko dira eta Korrontzik joko du Herriko Plazan. Hurrengo egunean leku berean egongo da Mikel Urdangarin eta Zumalakarregi etorbidean, ordea, Barón Rojo heavy taldeak eskainiko du emanaldia.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=fWQpQYcQgP8 width:600 height:350]

Canteca de Macaoren txanda abuztuaren 24an helduko da, Zumalakarregin eta 26an Mecano taldearen omenezko kontzertua antolatu dute.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=lAzHvsTolQ0 width:600 height:350]

Odoloste egunean Esne Beltzak izango du protagonismoa Zumalakarregin. Gogoratu beharra dago Su Ta Gar ekarriko dutela txosnek 26an.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=o_8b3rqoEYQ width:600 height:350]

Eskaintza anitza

Kontzertu horiek ez ezik, mariatxiak, Lotxo, San Roke abesbatza, Habanako abestiak, Itsasoaren Emazteak, boleroak eta Los 5 Bilbainos ere egongo dira Herriko Plazan eta Joselu Anayak Zumalakarregin.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=Q9Z8k60xPNE width:600 height:350]

Bestalde, Alberto Acero plaza disko dantzak egiteko erabiliko dute. Parkea umeentzako ekintzek hartuko dute eta Aldai Plazan, ostalarien gunean, eta zezen plazan ere zenbait ekitaldi antolatuko dituzte.

Antzerkia

Antzerkirako gunea Herriko Plazan egongo da eta 19:00etan beteko dute Circus Rupt lanarekin 16an, Mister Pichichirekin 24an, Love Storyrekin 25ean, Ongi etorri fin del mundo 26an eta Almacenes Parisiennekin 27an.

Erasoen kontrako eta sexu seguruaren aldeko kanpainak

Jaietan Laudioko Udalak bi kanpaina bultzatuko ditu. Alde batetik, sexu seguruaren aldekoa -kondoiaren erabilera sustatuko du- eta, bestetik, eraso matxisten aurkakoa. 1.600 kondoi eta 600 berdintasun kit banatuko dituzte gazteen artean, besteak beste.

Urtero legez, emakumeen bertso saioa egongo da odoloste egunean txosnetan, emakume bertsolarien eskutik.

Erroketxu eta Gargantua

Iaz Erroketxu txakurrak eta Gargantuak ez zuten jaietan parte hartu gordetzen diren pabilioian jazotako sutearen ondorioz. Hala ere, aurten konpondu dituzte eta jaietan egongo dira berriro.

Bestalde, aspaldiko koadrilak ere berpiztuko dira eta jaietan zenbait ekintza antolatuko dituzte.

 

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide