Txani Rodriguez idazle laudioarrak, beste hainbat idazle euskaldunekin batera, 5 komiki osatzen duten bilduma argitaratu du Saure argitaletxearen eskutik. Txani lehenengo bi liburukien idazlea da, irudien marrazkilaria, ordea, Nacho Fernandez bilbotarra.
Komiki sorta 8 eta 13 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Komikiak Gasteizeko Astrolibros liburudendan aurkeztu dira aurreneko aldiz eta Jean François Saurék azaldutakoaren arabera, gazteentzat baloreetan hazi, hezi eta bizitzeko tresna bat suposa dezaketelakoan bildu dituzte. Bildutako istorioak, baina, ez dira berriak, izan ere aurretik formatu digitalean aurki zitezkeen. Argitaletxeak azaldutakoaren arabera, istorio hauek paperean islatzea jauzi inportantea iruditzen zitzaien publiko zabal batengana heldu ahal izateko.