Sei eguneko musika eta kultur eskaintza zabala egongo da Aretako Jaietan

Erredakzioa 2016ko uzt. 18a, 09:34

Aretako txistulariak izango dira aurtengo pregoilariak

Aretako Jai Batzordeko kideek aurtengo jaietako egitaraua aurkeztu dute. Sei egun izango ditu aurten festak, uztailaren 22tik 27ra, eta dozenaka ekintza egingo dira egun bakoitzean.

Aretako txistulariak izango dira aurtengo pregoilariak

Aretako Jai Batzordeko kideek aurtengo jaietako egitaraua aurkeztu berri dute. Sei egun izango ditu aurten festak, uztailaren 22tik 27ra, eta dozenaka ekintza egingo dira egun bakoitzean.

Aipatzekoa da musikak aurten izango duen protagonismoa, guztira hamaika talde arituko baitira txosna guneko oholtzan: Ostabe, Patx&Run, Garilak 26, Atxurre, Izerdi Gorria, Dantzetan Jarrai, Erasoz erantzun, Aiaraldeko Soinu Sistema, Gorrotoz Haziak, Amankomun eta oraindik konfirmatu gabeko beste bi talde.

Ez dira ere ez festaren ekintza tradizionalenak faltako. Hala nola Laudiotik Aretara bitarteko soka, asto lasterketa edota marmitako lehiaketa.

Aurtengo pregoilariak Aretako txistulariak izango dira. Eurak arduratuko dira 22an Kultur Etxeko balkoitik pregoia irakurri eta jaien hasierako suziria pizteaz. Larunbatean egingo zaie omenaldia, eurek girotutako kalejiraren ostean.

 

EGITARAU OSOA

Uztailak 22, ostirala:

18:00 // Soka (Laudiotik Aretara)

19:00 // Pregoia eta txupinazoa: Aretako txistulariekin

[video:https://vimeo.com/135096845]

19:20 // Kalejira aretako txistulariekin

20:00 // Esku pilota partiduak eta gomazko paleta mistoa

21:30 // Dantza poteoa Untzueta dantza taldearekin

23:00 // Kontzertuak eta erromeria:

OSTABE

PATX & RUN

[video:https://vimeo.com/132974941]

GARILAK 26

[video:https://www.youtube.com/watch?v=8w8hVY4WEkY]

Uztailak 23, larunbata:

 10:00 // Marmitako lehiaketa

12:00 // Kalejira aretako txistulariekin

12:00 // Igel jokoa

13:00 // Omenaldia txistulariei

14:00 // Marmitako lehiaketaren sari banaketa

18:00 // Arabako bolo txapelketa

18:30 // Artzain-txakur lehiaketa (Santa Anako zelaian)

20:00 // Herri kirolak, Inaxio Perurenaren esku

21:00 // Odoloste jana herrikoia

21:30 // Baisala dantza taldearen erakustaldia

23:00 // Kontzertuak eta erromeria:

ATXURRE

[video:https://vimeo.com/148639468]

IZERDI GORRIA

[video:https://www.youtube.com/watch?v=knaPIX_3wew]

DANTZETAN JARRAI

 

Uztailak 24, igandea:

10:00 // V. artisau eta baserriko produktuen azoka

12:30 // Asto lasterketaren aurkezpena

13:00 // XXXVI. Asto Lasterketa

[video:https://www.youtube.com/watch?v=j_abpj_Oq3E]

15:00 // Bazkari herrikoia

18:00 // Jolas herrikoiak

19:00 // Dantza plaza

20:00 // Bingoa Santa Ana nagusientzako gizarte zentroan

22:00 // Kontzertuak:

ERASOZ ERANTZUN

[video:https://www.youtube.com/watch?v=eItRr1tyZLI] 

AIARALDEKO SOINU SISTEMA

[video:https://www.youtube.com/watch?v=VX2Zf_KOt04] 

 

Uztailak 25, astelehena (Santiago Eguna):

11:00 // V. Paella Txapelketa

11:00 // Auto klasikoen II. erakustaldia

14:00 // Paella txapelketaren sari banaketa

17:00 // Jaien hasiera Santa Ana nagusientzako gizarte zentroan

17:00 // Pilota txapelketa eskolarra

17:30 // Tortilla lehiaketa Santa Ana nagusientzako gizarte zentroan

18:00 // Zortearen erruleta Santa Ana nagusientzako gizarte zentroan

19:00 // Zumba

19:45 // Tortilla lehiaketaren sari banaketa eta dastaketa

20:00 // Karaokea Santa Ana nagusientzako gizarte zentroan

21:30 // Kontzertuak:

GORROTOZ HAZIAK

[video:https://www.youtube.com/watch?v=uX9vlsEj7Uc]

AMANKOMUN

[video:https://www.youtube.com/watch?v=fi2pOKXhMjc]

TALDE SORPRESA

 

Asteartea, uztailak 26 (Santa Ana):

9:45 // V. Mendi martxa Alpitxura

10:00 // Mugarriei bisita

10:30 // Kalejira txistulariekin

12:00 // Meza Santa Anaren omenez

13:00 // Dantzak Ubixeta dantza taldearekin Santa Ana nagusientzako gizarte zentroan

14:30 // 80 urteko nagusiei omenaldia eta bazkaria , amaitzerakoan dantzagarriak, Onieva bus enpresaren azpiegituretan

17:00 // Tailerrak Kirikiño aisialdi taldearekin

19:00 // Buruhandiak Galtzagorri Kultur Taldearen eskutik

[video:https://vimeo.com/135845078]

22:00 // Berbena Santa Ana nagusientzako gizarte zentroan

 

Uztailak 27, asteazkena (Santa Anatxu):

10:00 // II. mendi martxa Kukutzara

12:30 // Umeentzako tailer gastronomikoa

14:00 // Umeentzako bazkaria (tailerrean prestatutakoarekin)

17:00 // Umeentzako jolasak eta diskodantza

18:00 // Oliba hezurren jaurtiketa Santa Ana nagusientzako gizarte zentroan

18:30 // Txapela jaurtiketa Santa Ana nagusientzako gizarte zentroan

19:15 // II. bizkotxo txapelketa Santa Ana nagusientzako gizarte zentroan

20:00 // Dantzagarriak eta txokolatada Santa Ana nagusientzako gizarte zentroan

22:30 // Jaien amaierako traka

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide