Afizionatu Gorengoen mailan dagoen Laudio Klub taldea abuztuaren 18an hasiko da lanean. Ibon Cuarteroren taldea Ellakurin batuko da hurrengo denboraldirako lanean hasteko eta abuztuan eta irailean jokatuko dituen lagunarteko partidak zehaztu ditu taldeak.
Amaitu berri den denboraldian 6. Postuan geratu ondoren, talde laudioarra hurrengo urtean 3. Mailarako igoera lehiatzeko jokalariak bilatzen dago eta prestaketa sakon bat egin nahi du udaren amaieran bost partida jokatuz.
Lehen partida abuztuaren 24an izango du Laudion Ugeraga taldearen aurka. Handik aste batera, abuztuaren 31an, Ugaon jokatu du bigarren partida herriko taldearen aurka.
Irailan Sopelan izango lehen partida Ugeragaren aurka irailaren 3an eta 7an Umore Onaren jokatuko du Galdakaon. Azken partida etxean jokatuko du Erandio taldearen aurka, liga hasi aurretik.