Laudioko Udalera iritsitako indarkeria matxista kasuak bikoiztu egin dira azken bost urteetan

Erredakzioa 2016ko uzt. 18a, 11:29

Laudioko Udalak hitzarmen bat du sinatua Arabako Foru Aldundiarekin horrelako kasuei aurre egiteko

29 emakumek jo zuten iaz Laudioko Udalera indarkeria matxista dela eta. Hala adierazi du Amets Meaza zinegotziak. 30-44 urte bitarteko emakumeak ziren gehienak (42 urtekoa izan zen bataz besteko adina), baina bazegoen adin-txikiko bat ere.

Laudioko Udalak hitzarmen bat du sinatua Arabako Foru Aldundiarekin horrelako kasuei aurre egiteko

29 emakumek jo zuten iaz Laudioko Udalera indarkeria matxista dela eta. Hala adierazi du Amets Meaza zinegotziak. 30-44 urte bitarteko emakumeak ziren gehienak (42 urtekoa izan zen bataz besteko adina), baina bazegoen adin-txikiko bat ere.

Azken bost urteetan bikoiztu egin da kasu kopurua herrian, 2010ean 14 emakumek jaso baitzuten udalak indarkeria matxistaren aurka eskaintzen duen laguntza juridiko eta psikologikoa.

Aiaraldean ere bikoizketa bat eman da, epe laburrago batean gainera. Indarkeria matxista dela eta 53 salaketa jazo ziren 2013an eskualdean. 2015ean, berriz, 99. Baina Amets Meazak azpimarratu du iaz Laudioko Udalera jo zuten emakumeen erdiak ez duela salaketarik jarri, indarkeria fisiko zein psikologikoa sufritu arren.

Hitzarmena Foru Aldundiarekin

Horrelako kasuei aurre egiteko Laudioko Udalak hitzarmen bat du sinatua Arabako Foru Aldundiarekin, orain dela gutxi berritu dutena. Hitzarmen horren baitako zerbitzuak Aldundiak eskaintzen ditu. Udalak espazio bat eskaintzen du jarduera hori garatzeko, eta zitak kudeatzeaz eta txostenak osatzeaz arduratzen da, harrera pisua kudeatzearekin batera.

Hainbat ildo jorratzen ditu zerbitzu horrek. Doako orientazio juridikoa da horietako bat. Iaz Laudioko 17 emakumeri eskaini zitzaien orientazio hori.

Harrera psikologikoaren alorra ere jorratzen da udalean. Astelehen eta ostegunetan egiten da harrera hori, Udalean bertan, 8:00etatik 15:30etara. Hiru-lau aste bitarteko iraupena du bertan eskaintzen den programak, eta bertara jotzen duten emakumeei jarraipen bat egitea du helburu.

Hortaz gain, harrera pisuak daude, euren etxeetan indarkeria matxista pairatu behar duten emakumeei bideratutakoak. Pisu horietan dauden emakumeek laguntza sozialeko zerbitzu osagarri bat jasotzen dute. Babes-agindu batekin dauden emakumeei ere dago zuzendua zerbitzu hori.

Salaketa telefonoa

Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, 24 orduko zerbitzua eskaintzen duen telefonoa du martxan, indarkeria matxistaren kasuak salatu edo horien gaineko kontsultak egiteari bideratutakoa. 900 840 111 da telefono hori. 55 hizkuntzatan eskaintzen du zerbitzua, eta entzuteko ezgaitasuna duten pertsonentzat ere zerbitzu egokitua eskaintzen du. Zerbitzu horren gaineko informazio gehiago hemen kontsultatu daiteke.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide