Su Ta Gar, Cobra, Tremenda Jauria edota McOnak taldeen kontzertuak eskainiko ditu Laudioko Txosnaguneak, besteak beste

Erredakzioa 2016ko uzt. 15a, 13:56

Laudioko Txosnaguneak aurkeztu berri du Laudioko Jaietarako prestatu duen egitaraua. Iaz bezala, aurten ere Aldai Plazan egongo da kokatua gune hori, eta makina bat ekintza egingo dira bertan, abuztuaren 15etatik 27ra, “Egotetik egitera!” lema ardatz hartuta.

Laudioko Txosnaguneak aurkeztu berri du Laudioko Jaietarako prestatu duen egitaraua. Iaz bezala, aurten ere Aldai Plazan egongo da kokatua gune hori, eta makina bat ekintza egingo dira bertan, abuztuaren 15etatik 27ra, “Egotetik egitera!” lema ardatz hartuta.

Musika talde ugari igaroko dira egun horietan Txosnaguneko oholtzatik: McOnak, Fetitxe, Highlights, Cobra, Guda Dantza, Tremenda Jauria, Su Ta Gar eta Joxe Replay. Erromeria eskaintza zabala egongo da baita: Tximeleta, Akerbeltz eta Izerdi Gorria taldeekin.

Musikaren esparruan iaz lehen aldiz eginiko ekimen bat errepikatuko dute: Iluntze musikatuak. Hainbat talde edo bakarlari akustiko entzuteko aukera egongo da ekimen horren baitan: Puro Luego, Xabi Basterra, Aneguria eta Lapikoklika, Aiaraldeko Soinu Sistema eta Ez aurkeztuak!.

Jai koadrilek antolatzen dituzten hainbat ekintza ere egingo dira Txosnagunean: Umeentzako gastronomia lehiaketa, Kluedo Poteoa, Jolasgune erraldoia eta Koadrilen arteko herri bazkaria, besteak beste.

Ume eta familientzako eskaintza zabala, egunero

Eskaintza, baina, ez da musikara mugatuko. Egongo dira baita antzerkiak (“Quebradas e imperfectas”) edota bertso-saioak (“Ez da kasualitatea”). Baina umeei zuzendutakoa izango da eskaintzarik zabalena: Abuztuaren 15a ez beste jai egun guztietan “Familiagunea” egongo da goiz partean, hainbat puzgarri, jolas eta tailerrekin. “Tomaxen abenturak” pailazo ikuskizunak eta Irrien Lagunek osatuko dute haurrei zuzendutako programa.

 

EGITARAU OSOA

Abuztuak 15, astelehena

13:00 // Txosnen irekiera eta URREZKO KATXIAren banaketa

14:00 // Erromeria: Tximeleta

[video:https://www.youtube.com/watch?v=_AQ5rcvx3iQ]

17:00 // Eskatu zure musika eta mikro irekia

20:00 // Kontzertua: McOnak

[video:https://www.youtube.com/watch?v=J5nb9zDs3Kg]

22:00 // Erromeria: Akerbeltz

[video:https://www.youtube.com/watch?v=Fiaz6XzbvRw]

 

Abuztuak 16, asteartea

11:00 // Familiagunea: Puzgarriak, jolasak, buztin tailerra...

11:00 // Umeentzako gastronomia lehiaketa

14:30 // Herri Bazkaria, Gaztetxean

17:00 // Txikigunea eta tailerrak

17:00 // Umeentzako “Tomaxen abenturak” pailazoak

[video:https://www.youtube.com/watch?v=TtSd-NMjhWs]

21:00 // Iluntze musikatua “Puro luego” taldearekin

[video:https://www.youtube.com/watch?v=P8UKk5r_X9I]

22:00 // Kontzertua: Fetitxe

[video:https://www.youtube.com/watch?v=CccUCxG4OLE]

00:00 // Kontzertua: Highlights

1:30 // Kontzertua: Cobra

[video:https://www.youtube.com/watch?v=PhiIm5iBjzA]

 

Abuztuak 17, asteazkena

11:00 // Familiagunea: Puzgarriak, jolasak...

12:00 // Paella lehiaketa

16:00 // Kluedo poteoa, Txosnagunetik

21:00 // Iluntze musikatua: Xabi Basterra

[video:https://vimeo.com/164080025]

22:00 // Zumba erraldoia

 

Abuztuak 24, asteazkena

11:00 // Familiagunea: Puzgarriak, jolasak...

19:00 // Kantukada, dantza plazatik

21:00 // Iluntze musika: Aiaraldeko Soinu Sistema

[video:https://www.youtube.com/watch?v=VX2Zf_KOt04]

21:30 // Gabarra jaitsiera

[video:https://vimeo.com/137971636] 

Abuztuak 25, osteguna

11:00 // Familiagunea: Puzgarriak, jolasak...

14:30 // Koadrilen bazkaria

21:00 // Iluntze musikatua: Aneguria eta Lapikoklika

[video:https://www.youtube.com/watch?v=6wRdVhiaqvA]

[video:https://www.youtube.com/watch?v=58Dw-COY4R4]

22:00 // Kontzertua: Guda Dantza

[video:https://www.youtube.com/watch?v=E3tLWET5gKA]

00:00 // Tremenda Jauria

[video:https://www.youtube.com/watch?v=Cg2Zi5dR-Ls]

1:30 // Kontzertua: Izerdi Gorria

[video:https://www.youtube.com/watch?v=bvf5ymINuIY] 

 

Abuztuak 26, ostirala

11:00 // Familiagunea: Puzgarriak, jolasak...

17:00 // Koadrilen arteko Jolasgune erraldoia

20:30 // Antzerkia: “Quebradas e imperfectas”

“El brote” kolektiboaren eskutik

[video:https://www.youtube.com/watch?v=vhTBXe8F0Nw]

21:00 // Iluntze musikatua: “Ez aurkeztuak!”

[video:https://www.youtube.com/watch?v=LNRh9-Nu-wM]

23:00 // Kontzertua: Siroka

[video:https://www.youtube.com/watch?v=dqrE1mD6RG4]

1:00 // Kontzertua: Su Ta Gar

[video:https://www.youtube.com/watch?v=M-P6UK2Ujq8]

2:30 // Kontzertua: Joxe Replay

[video:https://www.youtube.com/watch?v=Y6oie0MonYc]

 

Abuztuak 27, larunbata

11:00 // Familiagunea: Puzgarriak, jolasak...

17:00 // Irrien Lagunak: “Irrien lagunekin kanta eta dantza” espektakuluarekin

[video:https://www.youtube.com/watch?v=L6a1R48aK9Y]

20:00 // “Ez da kasualitatea” bertso-saio musikatua

[video:https://www.youtube.com/watch?v=MbDzkxD6Xls]

2:00 // Disko-dantza

 

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide