Laudioko Udalak Areta eta Asudiorako landa-bidea asfaltatzeko lanak esleitzeko kontratazio mahaia burutuko du uda partean. Lanak irailean abiatuko dira eta 453.938 euro diru partida izango dute orotara.
Areta
Aretan burutu beharreko lanak herrigunearen ardatza osatzen duten Bitorika eta Areta kaleetara, Anbulatorioko biribilgunetik Atxetaraino, eta Atxarte eta Landeta auzoetara zabalduko dira 321.053 euroko aurrekontuarekin.
Lanak behin esleituz gero enpresa esleipendunak bost asteko epea izango du lanak burutzeko.
Asudiorako landa-bidearen asfaltatze lanetarako berriz, 132.885 euroko aurrekontua esleitu du Udalak 132.885 euroko aurrekontuarekin eta bi hilabeteko gauzatzeko epearekin.
Asfaltatze lan txikiak
Udalak herriko beste hainbat zonaldetan asfaltatze lan txikiak bideratzeko aukera lortzea espero du lanen esleipenerako lehiaketara aurkeztutako enpresek proposa ditzaketen hobekuntzak baliatuta. Jon Ander Altubek,Obra, Zerbitzu eta Mantentze-lanetarako zinegotziak, Goikoplazan asfaltatu gabe utzitako bide-zati txiki bat adibidez oraingo lanetan bideratuko dela iragarri du.