Zarpazo! A Cicatriz, Ze esatek! eta The middle fingers taldeek joko dute Latiorroko Jaietan

Erredakzioa 2016ko uzt. 13a, 18:43

Latiorroko Jai Batzordeak aurkeztu egin du jada auzo horretako jaien egitarauaren gehiengoa. Irailaren 16tik 18ra bitarteko asteburuan ospatuko dira festak.

Ohikoan bezala, musika talde esanguratsuak egongo dira gau partean. Ostiralean Zarpazo! a Cicatriz taldeak joko du. Cicatriz taldearen omenez sortutako taldea da; nahiko berezia, Cicatriz taldeko Natxo Etxebarrietaren anaia baita tributu horretako abeslaria.

Latiorroko Jai Batzordeak aurkeztu egin du jada auzo horretako jaien egitarauaren gehiengoa. Irailaren 16tik 18ra bitarteko asteburuan ospatuko dira festak.

Ohikoan bezala, musika talde esanguratsuak egongo dira gau partean. Ostiralean Zarpazo! a Cicatriz taldeak joko du. Cicatriz taldearen omenez sortutako taldea da; nahiko berezia, Cicatriz taldeko Natxo Etxebarrietaren anaia baita tributu horretako abeslaria.

Ondoren The Middle Fingers igoko da oholtzara, euskal musika musika elektronikoarekin nahasten duen taldea. Larunbatean, berriz, Ze esatek! Taldeak joko du.

Orientazio proba berezia

Egitarauko eskaintza, baina, ez da musikara mugatuko. Egongo dira baita haurrentzako jolasak, kalejira edota ping pong, igel, mus eta marmitako txapelketak. Hortaz gain, Mendi Martxaren VIII. edizioa ere egingo da, eta baita orientazio proba ere, iaz lehen aldiz egin zena.

Antolatzaileek adierazi dute datozen asteetan emango dutela egitarau osoaren berri.

 

EGITARAU OSOA

Irailak 16, ostirala

18:00 // Danborrada auzoan zehar. Ibilbidea Txosnagunean hasi eta amaitu egingo da. Latiorro HLHI eta “Jesuri” Guraso Elkartearen laguntzarekin

19:00 // Txupina. Lehenengo suziriarekin batera Kalejira eta Buruhandiak Galtzagorri K.E eta Sorginlarren Mitologia taldearen laguntzaz (Txosnagunea)

20:00 // Pintxo-poteoa (Txosnagunean eta auzoko tabernetan)

20:30 // Umeentzako ikuskizuna (Untzueta plazan)

23:00 // Musika: Kontzertuak: Talde lokala + Zarpazo! CICATRIZ + THE MIDDLE FINGERS (Txosnagunean; Pagolar kalean)

[video:https://www.youtube.com/watch?v=4LSnmZIGGik]

[video:https://www.youtube.com/watch?v=TctFNXig7TQ]

Bertoko produktuez osatutako bokata eskaintza goxo eta zabala egongo da Txosnagunean.

+ ETA ASKOZ GEHIAGO

 

Irailak 17, larunbata

08:00 // VIII. Mendi Martxa (Izen ematea txosnagunean. Ohiko ibilbidea).

11:00 // Puzgarriak, umeentzako tailerrak eta jolasak (Kamaraka kalean).

12:00 // Orientazio proba

12:00 // Igel-txapelketa

14:30 // Herri-bazkaria (Pagolar kalea)

16:00 // Mus txapelketa (Gorbea kalean)

17:30 // III. Ping Pong txapelketa (Goikogane zelaian).

23:00 // Musika: Kontzertua: Talde lokala + ZE ESATEK! + DISKODANTZA

[video:https://www.youtube.com/watch?v=r9zAd4eHWgs] 

+ ETA ASKOZ GEHIAGO

 

Irailak 17, larunbata

08:00 // XXVII. Marmitako txapelketa (Kamaraka kalean)

13:30 // Rifen zozketa eta txapelketen sari banaketa (Kamaraka kalean)

14:30 // Marmitako bazkaria (Kamaraka kalean)

16:00 // VI. Herri Bingoa (Kamaraka kalean)

19:00 // Txokolada (Pagolar kalean)

20:00 // Jai amaiera (Pagolar kalean)

+ ETA ASKOZ GEHIAGO

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide