Laudioko Garapen Agentziak merkataritza eta ostalaritza arloko ikastaroak eskainiko ditu udazkenean

Erredakzioa 2016ko uzt. 14a, 11:25

Laudioko Tokiko Garapen Agentziak formakuntza eskaintza zabala aktibatuko du irailetik aurrera. Hurrengo ikasturtean merkataritza eta komunikazio zein ostalaritza ikastaroak eskaintzeaz gain, langabezian dauden pertsonei bereziki zuzendutako saioak egongo dira, guztiak doan. Hauetako batzuk APILL eta Merkataritza Buleko Teknikoarekin elkarlanean gauzatuko dira, Euskadiko Prestakuntza Fondoaren eskutik.

Laudioko Tokiko Garapen Agentziak formakuntza eskaintza zabala aktibatuko du irailetik aurrera. Hurrengo ikasturtean merkataritza eta komunikazio zein ostalaritza ikastaroak eskaintzeaz gain, langabezian dauden pertsonei bereziki zuzendutako saioak egongo dira, guztiak doan. Hauetako batzuk APILL eta Merkataritza Buleko Teknikoarekin elkarlanean gauzatuko dira, Euskadiko Prestakuntza Fondoaren eskutik.

Irailaren amaieran, besteak beste, manutentzio gurdi igogailua erabiltzen ikasteko arratsaldeko saioak egongo dira. Irailaren 5etik 9ra egongo da horietan izena emateko epea. Bestetik, ostalaritzako kostu eta laginketen kontrola burutzeko ikastaro bat prestatu du Garapen Agentziak. Sare sozialen erabileran murgiltzeko lantegiak ere burutuko dituzte irailaren 26tik 29ra.  

Urrian erakusleihoen apainketa ikastaroa egingo dute eta azaroaren erdialdean bilgarri dekoratibo eta paketatze teknikak ikasteko saioak. Bi horiek eguerdian izango dira, 14:30etatik 14:30etara. Ikastaroen inguruko informazio gehiago jasotzeko, Tokiko Garapen Agentziara jo daiteke, 94 403 49 85 telefonora deitu edo comercio@laudio.eus helbidera mezu bat bidali. 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide