"Batzuei arraroa iruditzen zaie Sorginlarren Mitologia taldeko buruhandiek ez jotzea"

Erredakzioa 2016ko uzt. 13a, 00:00

JULEN ANDA (Laudio, 2001) Sorginlarren Mitologia taldeko kidea da. Euskal mitologiako pertsonaiekin oinarritutako Laudioko erraldoi eta buruhandi berriak kudeatzen ditu talde horrek. Orain laguntzaile berrien bila daude taldean. Elkartearen filosofia azaldu du Andak.

JULEN ANDA (Laudio, 2001) Sorginlarren Mitologia taldeko kidea da. Orain laguntzaile berriren bila daude eta elkartearen filosofia azaldu du.

Sorginlarren Mitologia Taldeko Erraldoi eta Buruhandien elkartea duela gutxi sortu zen, zergatik erabaki zenuen parte hartzea eta nolakoa izaten ari da esperientzia?

Erabaki nuen Sorginlarren parte hartzea oso esperientzia polita delako. Gainera, nik txikitatik maite ditut buruhandiak.

Taldean parte hartzeko deialdia zabaldu duzue, zerbait berezia beharrezkoa da horretarako? Norbait sartuko balitz taldean zer egingo luke?

Bai adin jakina edukitzea beharrezkoa da; 12 urtetik gorakoak, eta gogoak izatea ondo pasatzeko umeekin.

Taldean sartuz gero ezinbestekoa da magia hori transmititzea haurrei eta izaki mitologikoak erabiltzean bere pertsonaian sartzea.

Zaila da erraldoiak edo buruhandiak erabiltzea?

Ez, pisu gutxi daukate eta oso onak dira erabiltzeko.

Hainbat buruhandik umeak jotzen dituzte, Sorginlarren taldekoek hori egiten dute?

Ez, guk ez dugu jotzen umeak. Gure ideia ez da jotzea, gure ideia da umeek ikasi dezaten izaki mitologikoak eta euskaraz hitz egitea.

Nolako harrera izan dute umeen aldetik? Arraroa iruditzen zaie ez jotzea?

Batzuen aldetik oso ona, beste batzuen aldetik oso bihurriak eta txarrak zirikatzearen orduan.

Batzuentzat arraroa da ez jotzea eta galdetzen digute jotzen dugun ala ez, baina beste batzuei ez zaie inporta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide