Laudioko Garapen Agentziak 'Txertatu Merkatuan' programa burutuko du

Erredakzioa 2016ko uzt. 12a, 00:00

Laudioko Garapen Agentziak 'Txertatu Merkatuan' aktibazio sozial eta laboralerako programa martxan jarriko du. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, ekimenak 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteak ditu helburu, unibertsitate-ikasketak utzi eta lanik gabe dauden edo hezkuntza- edo prestakuntza-sistemetan integratuta ez dauden pertsonak laneratzen laguntzeko proiektua da. 

Laudioko Garapen Agentziak 'Txertatu Merkatuan' aktibazio sozial eta laboralerako programa martxan jarriko du. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, ekimenak 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteak ditu helburu, unibertsitate-ikasketak utzi eta lanik gabe dauden edo hezkuntza- edo prestakuntza-sistemetan integratuta ez dauden pertsonak laneratzen laguntzeko proiektua da. 

Programak azaroak 30 arte iraungo du, eta bi fasetan banatua egongo da. ‘Egokitu’ delakoa gizarteratzeko eta lan-aktibaziorako laguntza-prozesuaren hasiera da eta bertan pertsona bakoitzaren profil laborala landuko dute, partehartzaileen ezagutza eta gaitasunetatik abiatuta. Bigarren fasean, ‘Trebatu’ izenekoan, alor teknikoen inguruko formakuntza eskainiko da, 100 ordu inguruko iraupena du, eta kudeaketa logistikoan zentratuko dira: biltegiratzea, gurdi igogailua edo pertsonak jasotzeko plataforma mugikorrak, besteak beste. Era berean, komertzioari lotutako zereginak ere ikasiko dituzte, kutxazain edo hornitzaile lanak, kasu.

Programa honen inguruko informazio gehiago jaso daiteke Garapen Agentzian bertan, Arza eraikinean, 94 403 49 80 telefonoan edo garapenagentzia@laudio.eus helbide elektronikoan.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide