Pasa den asteburuan Euskal Herriko igeriketa txapelketak jokatu ziren, batetik haur-kategoriakoak Irunen eta kimu-kategoriakoak Santurtzin. Bertan Laudio Igeriketa Klubeko igerilari ezberdinek parte hartu zuten, emaitza bikainak lortuz.
Maila altuko txapelketak izan ziren biek, Euskal Herriko leku askotako kirolarien parte-hartzearekin. Laudioarrak bikain aritu ziren eta guztira zortzi domina lortu zituzten bi lehiaketetan, urrezko 2 domina, zilarrezko 3 domina eta brontzezko beste 3 domina.
Dominekin bat, Arabako marka bat eskuratu eta Espainiako txapelketan aritzeko gutxieneko hiru marka hobetzea lortu dituzte Laudioko igerilariek, horrela Espainiako lehiaketan izango diren laudioar kopurua handituz.