Lankaietako Lagunak txistulari taldea izango da Laudioko Jaietako pregoilaria eta Galtzagorri K.T. txupineroa

Erredakzioa 2016ko uzt. 8a, 07:30

Lankaietako Lagunak txistulari taldea izango da Laudioko Jaietako pregoilaria. Hala jakinarazi dute Laudioko Udaletik.

Ibilbide luzeko taldea da Lankaietako Lagunak: 1976 urtean sortu zen, Gotzon Palacios txistulariaren gidaritzapean. Urte hartako Gardeako Jaietan Ascenen tabernan bildu ziren zenbait lagunek sortu zuten taldearen izena eta irudia.

Lankaietako Lagunak txistulari taldea izango da Laudioko Jaietako pregoilaria. Hala jakinarazi dute Laudioko Udaletik.

Ibilbide luzeko taldea da Lankaietako Lagunak: 1976 urtean sortu zen, Gotzon Palacios txistulariaren gidaritzapean. Urte hartako Gardeako Jaietan Ascenen tabernan bildu ziren zenbait lagunek sortu zuten taldearen izena eta irudia.

Musikari talde horrek emanaldi ugari eskaintzen ditu urtean zehar, eta Laudioko Jaietan ere aritzen dira, kalejiran.

Lankaietako Lagunen historiari buruz gehiago jakiteko irakurri hemen klikatuta taldearen 35. urteurrena dela eta prestatutako artikulua.

[video:https://vimeo.com/173761568] 

Galtzagorri txupinero

Galtzagorri Kultur Taldea izango da abuztuaren 15ean udaletxeko balkoian jaien hasiera suziria pizteaz arduratuko dena. Ibilbide luzeko taldea da baita, aurten 30 urte betetzen baititu. Azpimarratzekoa da Galtzagorriko kideek Laudioko Jaietan egiten duten lana: eurak arduratzen baitira buruhandien kalejirak antolatzeaz.

[video:https://vimeo.com/135845078]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide