Pasa den ekainaren 17an, Ekuadorreko kaltetuen aldeko ekarteak, Arabako Gurutze Gorriko arduradunei, Ekuador laguntzeko elkartasun jaian bildutako 4.462,68 euroen entrega egin zien.
Aldi berean, zozketaren lehenengo eta bigarren sariak banatu ziren, Athletic Club eta Saski Baskoniak jokalariek sinatutako kamisetak.
Ekuadorrek azken urtetan jasandako lurrikararik larriena apirilaren 16an gertatu zen, 7,8 Magnitudekoa izan zen, 1987tik bertan jasandako lurrikarik bortizena eta herrialde honetako iparraldeko kostaldean hildako eta kalte handiak eragin zituena.
Laudioko auzokide, elkarte, komertzio eta instituzioei esker bildutako dirua lurrikara honek eragindako kalteak konpontzeko erabiliko da.